Oraintsu Luisa Garcíaren bisita izan dugu. Luisa, 12 urtez Andaluzian maistra izan ondoren, Estatu Batuetara joan zen hezkuntza-eredu berria ezagutzeko asmoz eta, horretarako, hango hainbat eskolatan aritu zen. 5 urteko egonaldiaz geroztik, Myanmar-era (lehen Birmania zena) joan zen. Herriko egoera eta beharrak ezagutu eta gero, hango maisu-maistrei formazio berritzailea ematera bideratuta dagoen proiektua jarri du martxan.
Hezkuntza-proposamenak ezagutu nahian, Luisa munduan zeharko ikastetxe asko bisitatzen ari da, horien artean Axular Lizeoa. Hori dela-eta, bi egunez zuzendaritza, irakasle eta etapa guztietako ikasleekin beraiekin esperientziak partekatu ditu, elkarrengandik ikastea ahalbidetu duena.
Ikastolako AxularNews kanalak Luisa elkarrizketatu eta hezkuntzaz daukan ikusmira ezagutzeko aukera izan du.
Esteka honetan elkarrizketaren zati bat ikusi ahal izango duzu.
Myanmar-en laguna dugula esan dezakegu!