Saskiaxular

Apirilaren 22 eta 23an Saskibaloiko neska eta mutilen Kadete mailako Final Four jokatu zen. Saskiaxular "A" taldeko neskek, "B"ko hainbat neskarekin batera, finala jokatu zuten, final-erdietan Carnicas San Marciali irabazi ostean. Igandeko partidan Iraurgi talde indartsuaren aurka ezin izan zuten garaipena lortu. Beraz, Gipuzkoako Txapeldunordeak ditugu. Zorionak!!!

Mutilak, final-erdiko partidaren bigarren zati oso ona eginda gero, gutxigatik ez ziren finalera iritsi. Aurkaria urte bete zaharragoa zen eta ezin izan zioten irabazi. Dena den, denboraldi oso ona egin dute eta zoriona merezi dute.