Udaberriko jaia

Urtero bezala,  DBH 3-4 eta Batxiler 1-2ko ikasle eta irakasleok Udaberriko festa ospatu genuen.

Egitaraua honakoa izan zen: lehenik hainbat irakasle eta  ikasleren arteko futbol partida zirraragarria ikusteko aukera izan genuen;  jarraian, gelen arteko sokatira; ondoren, Lander Llorens, Haritz eta Aingeru Otxotorenaren musika-emanaldia; eta, azkenik,  Ander Arandia, Aitor Aiestaran, Erika Macicior eta Andoni Ezeiza  txistularien kalegiraz gozatu genuen.

Antolaketan  Axular Lizeoko Kultur Taldea aritu zen.

Album honetan argazki batzuk ikusi ahal izango dituzu.

Axularreko Kultur Taldeaz gehiago jakiteko esteka honetan begira dezakezu.