ACES-Andalucía taldeko 8 ikastetxetako zuzendari eta arduradun pedagogikoak ikastolan izan dira gure proiektua ezagutu nahian.
Euskal Herritik kanpoko ikuspegi, korronte eta proiektu pedagogikoak ezagutzeari garrantzia ematen diogun bezala, plazera da Axular Lizeora hurbiltzen diren kanpoko hezkuntza-profesionalei gure ateak ireki eta egiten duguna ezagutaraztea.
Eskerrik asko eta hurrengora arte, lagunok!