Galtzagorri Elkarteak eta Donostia Kulturak irakurketa sustatzeko kluba antolatu dute. 6-8 urteko umeentzat gurasoekin. Saio hauetan, ekimen batzuk elkarrekin burutuko dituzte, hala nola, irakurketa ozenak, liburuen aurkezpenak, irakurritako liburuei buruzko komentario eta gomendioak, eta liburuez gozatzeko hainbat ekimen lasaiak. Hilean behin, larunbatetan, data hauetan:
- 2019: Azaroak 16. Saio berezia “Adur, Adur, ez naiz zure beldur” areto literarioan (Mandas Dukearen aretoan). Beldurra landuko da haur literaturaren bidez.
- 2019: Abenduak 14 (Haur Liburutegia, Fermin Calbetón kalea)
- 2020: urtarrilak 11, otsailak 8, martxoak 7 eta apirilak 25 (Haur Liburutegia, Fermin Calbetón kalea)
Dohainik. Plaza mugatuak.
Izena emateko, bete formulario hau Tel.: 943-481999