Arduren gutuna udaletxean entregatu dugu

Aurreko albiste batean maiatzaren 22an Ikastolako CONFINT konferentzia burutu genuela adierazi genizuen. Lan horren ondorioz, DBHko ikasleek honako konpromezuak hartu dituzte:

  • Zuzendaritza eta Ikastolako organo gorenari CONFINTaren berri eman eta Euskadiko arduren eskutitza banatzea, EA21aren proiektua sendotzeko urratsak eman dezaten.
  • Donostiako udalari, bere ingurumen zinegotziaren bidez,  CONFINTaren berri eman eta Euskadiko arduren eskutitza banatu, beraiek ere EA21aren proiektua sendotzeko urratsak eman dezaten.
  • Ikasle , irakasle eta familia guztiei, Webgune zein buletin elektronikoaren bidez, IRAES eta CONFINTaren berri ematea.
  • Ikasle guztiekin bildu eta nagusiek txikiei EA21aren garrantzia azpimarratzeko ekintzak diseinatzea.

Dagoeneko martxan jarri ditugu konpromezu hauek eta datorren maiatzaren 30ean Busturiako Biodibertsitate zentroan burutuko den III EUSKAL CONFINTean aurkeztuko ditugu.

Argazki-album honetan kanpainaren irudi gehiago aurkituko dituzu.

Axularreko IRAES taldea  (Iraunkortasun Eskolak)