Ikastolako Ingurumen Batzordetik berri hau zabaltzera gatozkizue: Cristina Enea Fundazioak ekainaren 5an ospatzen den Ingurumenaren Nazioarteko Egunaren inguruan Aste Berdearen egitaraua antolatu du. Egitarauaren aurkezpenean Largabista basozaina ere izan da. Largabistak bisita gidatua eskainiko du larunbatean Cristina Eneako parkean.
Jarraian dituzue astean zehar izango ditugun jardueren xehetasunak:
Ekainak 5, asteartea
19:30ean Koldo Mitxelenan
Arcadi Oliveresen hitzaldia: “Medio ambiente, globalización y crisis económica”
Bereziki herrialde txiroenen kanpo-zorraren salaketan nabarmendu da Arcadi Oliveres, baita gosetearen zifrak ezagutzera ematen, azpigarapenaren salaketan, desberdintasunarenean eta iparra eta hegoaren arteko harreman ekonomiko bidegabean ere; gerraren eta militarismoaren kontrako borrokan, garapenerako laguntza haunditzean.
Ekainak 6, asteazkena
19:00etan Koldo Mitxelenan
Juan Antonio González Alcantuden hitzaldia: “Las inundaciones fluviales, entre la catástrofe natural y el control social”
Erlijiotik ateratako mundu batetan, gauza harrigarriek gizakion bizitzaren mugatasunaren beldurra asetzen ez duenean, M. Guichet filosofoak dioen moduan, eta XVIII. mendetik arrazionaltasunaren bidez Natura kontrolatzeko eduki den ilusiotik, hondamendi naturalek ezusteko bortxaz adierazten digute beren presentzia. Horien artean ibaietako uholdeak daude.
Ekainak 7, osteguna
11:00etan Donostiako Udaletxean
2011ko Iraunkortasun Txostenaren aurkezpena
Cristina Enea Fundazioko Iraunkortasunaren Behatokiak, beste behin ere Donostiako ingurumen egoera aztertzen duen txostena kaleratu du. Txostenak 47 adierazleren bitartez uraren kalitatea, airearen kalitatea, kutsadura akustikoa eta bestelako esparruetan Donostiak zein nolako nota ateratzen duen zehazten du.
Ekainak 7, osteguna
18:00etan Cristina Enean
Cristina Enea izkutua, bisita gidatua
Cristina Enea parketik egingo den ibilaldian, hiriaren erdialdeko parke honek gordetzen dituen, eta gure begiradei ihes egiten dieten, altxor txikiak ezagutu ahal izango ditugu. Era honetan, paumez eta zuhaitz zaharrez gain, Cristina Enean istorio eta bizilagun izkutuak ere egon badaudela ohartuko gara.
Ekainak 9, larunbata
17:00etan Cristina Enean
Natura maitatuz Cristina Eneako parkean (Irrien lagunak)
Cristina Enea parkean naturak biltzen dituen hainbat sekretu ezagutuko ditugu Irrien Lagunekin. Honela, Largabista basozain atseginak zuhaitz eder ugari eta parkeko hamaika bitxikeri ezagutzera eramango gaitu. Gainera, Marisorgin, sorgin maitagarri naturzalea ere gurekin egongo da, eta berak zuhaitz eta landareen magia erakutsiko digu.
Ekainak 10, igandea
11:00etan Cristina Enean
Cristina Eneako IV. Ingurumen Ipuin Lehiaketaren sari banaketa ekitaldia
Cristina Eneako Ingurumen Ipuin Lehiaketaren hirugarren edizioaren sari banaketa ekitaldia. Aurtengo gai nagusia BIZIKLETA da. Ipuin irabazleak antzeztuko ditu ipuin kontalariak, ilustratzaile batek ipuinen marrazkiak egiten dituen bitartean.
Ikastolako Ingurumen Batzordea