Axular MoodleMoot Euskadi topaketan

MoodleMoot-eko irudi batzuk

Ikastolako irakaslea den Juan Ezeizak Gasteizko Europa Jauregian ospatu den MoodleMoot Euskadi topaketan izan da gure Ikasgela Birtualarekin bere esperientzia azaltzeko.

Kongresu horretan Moodle inguruan lanean ari diren software garatzaile eta irakasleek parte hartzen dute. Aurtengo edizioa UEUk antolatu du, beste erakunde batzuek laguntzarekin, besteak beste, Ikastolen Elkartea, EHU eta Mondragon Unibertsitatea.

Moodle software askeko hezkuntza-plataforma da, gure ikasgela birtualean erabiltzen duguna.