Overclock Axularren blog berria

Blogaren argazkia

Overclock Axular taldeak aurten ere bere bloga argitaratu berri du: http://overclock.axular.org

Ander Lasa entrenatzaileak eta Pili Merino eta Josetxo Sánchez irakasleek zuzendutako ikasle talde honek FLL (First Lego League) txapelketan bederatzigarren urtez parte hartuko du. Aurtengo erronka uraren kudeaketaren ingurukoa da.

Aurreko zortzi urteetan Overclock Axular Taldeak 17 sari lortu ditu, 6 aldiz sailkatu da Espainiako finalerako eta 4 alditan iritsi da Europako finalera. Horrela Istanbul (Turkia), Delft (Holanda), Riva de Garda (Italia) eta Tenerifen izan dira.

Esperientzia horrekin ziur gaude aurten ere lan bikaina egingo dutela.

Zorte on!