Eureka! Zientzia Museoak berriro heldu dio 6. Bizitza Zientifikoak izeneko ekimenari, zientziaren esparruan lan egiten duten ikasle eta langileen arteko topaketari, alegia. Bertan izan dira gure Batxilergo 1eko ikasleak Xabier Insausti irakaslearekin batera.
Jarduera honek, ikasleen, irakasleen eta zientzia, teknologia eta ikerketarekin zerikusia duten esparruetan lan egiten duten profesionalen arteko topaleku izan du xede.
Ikasleak zientzia eta ikerketara zuzenki hurbildu dira ikasketak bukatutakoan dauden lan-aukeren eta irteeren sorta handia iikusiz eta bokazio zientifikoak sustatuz. Xede horrekin, gure ikasleek hitz egiteko eta zientziaren esparru guztiekin zerikusia duten profesionalei galderak egiteko parada izan dute.
Hau da burutu duten programa:
- 9:00 Ikasleen harrera Eureka! Zientzia Museoan.
- 9:30 - 11:00 Komunikazio laburrak.
- 11:00 - 11:30 Atsedenaldia (hamaiketakoa).
- 11:30 - 13:00 Posterren erakusketa eta ikasle eta profesionalen arteko harreman zuzena.
- 13:00 Agurra.
Jarduera asetasun handiz baloratu dugu.