Overclock Axular bloga

Irudian Overclock Axular Taldearen bloga

Overclock Axular taldeak aurten ere bere bloga argitaratu berri du: http://overclock.axular.org

Jon Beristain entrenatzaileak eta Pili Merino eta Josetxo Sánchez irakasleek zuzendutako ikasle talde honek FLL (First Lego League) txapelketan zortzigarren urtez parte hartuko du.

Aurreko zazpi urteetan Overclock Axular Taldeak 15 sari lortu ditu, 6 aldiz sailkatu da Espainiako finalerako eta 4 alditan iritsi da Europako finalera. Horrela Istanbul (Turkia), Delft (Holanda), Riva de Garda (Italia) eta Tenerifen izan dira.

Esperientzia horrekin ziur gaude aurten ere lan bikaina egingo dutela. Zorte on!