Igande honetan, martxoak 27, Cansat Axular Taldeak Euskadi eta Nafarroako Cansat Txapelketan parte hartuko du Los Arcosen (Nafarroa). Mikel Egurenek zuzendutako DBHko 24 ikaslek osatutako gure hiru talde Euskal Autonomi Erkidego eta Nafarroako beste 12 talderekin batera Espainiako finalera joateko asmoz, lan askoren ondorioz garatu dituzten satelite eta proiektuekin lehiatuko dira.
Publiko gisa joan daiteke koheteen jaurtiketak, proiektuen aurkezpenak eta abar ikusteko. Hona hemen ekitaldiaren egitaraua.
Cansat ikastolako STEAM proiektuetako bat da. STEAM zientzia, teknologia, ingenieritza, artea eta matematiken ingelesezko akronimoa dugu. Atal honetako proiektuek taldeko lana bultzatzen dute. Ikasleek hainbat lan osagarri garatzen dute, soluziobide teknologikoez gain, sormena, eleaniztasuna, matematika eta zientzia orokorra barne direlarik. Nesken artean bokazio teknologikoak bultzatzea gure lehentasuna izanik, azpimarratzekoa da taldekide gehienak eta entrenatzaileak neskak izatea.
Cansat proiektuaz gehiago jakiteko, klikatu hemen.