Batxilergo 1. mailako hiru ikasle Eureka! Zientzia Museoan izan dira Aitor Belloso irakaslearekin Donostia International Physics Centerek antolatzen duen Top@DIPC Zientziarekin Solasean! topaketan.
Jardunaldian Albert Fert (Fisikako Nobel Saria 2007), María Martinón (Giza Eboluzioari buruzko Ikerketa Zentro Nazionaleko zuzendaria) eta María Vallet-Regí (2018ko Jaime I.a Erregea Saria Oinarrizko Ikerketan) zientzialariei entzun eta galderak egin dizkiete.
Argazkian June Villarreal, Uxue Atxa eta Elene López ikasleak María Vallet-Regí eta Albert Fert-ekin.