Ikasturte honetako Eskola Agenda 21 proiektuaren baitan kultur aniztasunarekin lotutako jarduerak egin dituzte gure ikasleek. Jarduera hauetatik ateratako ondorio, konpromiso eta eskaerak Donostiako udaletxera eramango ditugu maiatzean. Aldez aurretik, Donostialdeko beste 34 ikastetxerekin adosteko bilerak burutu ditugu.
Apirilaren 18-19an Lehen Hezkuntzako sei ikaslek eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergo-ko sei ikaslek, bi irakasleekin batera, beren proposamenak aurkezteko parada izan zuten Cristina Enean burututako bileran.
Eskola Agenda 21eko gure proiektuaz gehiago jakiteko, sakatu hemen.