Hezkuntza

Guraso eta irakasleen lankidetza estuaz, Euskal Herriko kulturaren barnean, balore demokratikoak dituzten eta gizartearen erronkei aurre egiteko prest egongo diren pertsona eleanitzak hezten ditugu.

Informazio gehiagorako gurekin harremanetan jarri

Eskola Agenda 21

Ekolo

Garapen iraunkorraren hezkuntza programa bat da. Hiru oinarri eta helburu ditu programa honek:

  1. Baliabideen kudeaketa iraunkorra (ikastetxekoa eta ingurukoa)
  2. Curriculumaren egokitzapena
  3. Parte hartze kultura

Partaideak eta bultzatzaileak, Ikastetxeak, Udalak, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila dira.

Ikastetxe bakoitzak bere Eskola Agenda 21a propioa du, baina horrez gainera herri bateko ikastetxe guztiek herri horretako Tokiko Agenda 21ean parte hartzen dute, guztien artean hitzartutako gai edo ingurumen-aspektu baten inguruan azterketa eginez eta udalari hobetze-proposamenak helaraziz. Proiektuaren koordinatzaileekin aldiroko bilerak garatzen dira, helburu hauekin: esperientzien trukaketa, metodologia eta tresnen ikerketa eta baliabideak lantzea, proiektua aplikatzeko eta ebaluatzeko.

Bestalde, gurasoek, irakasleek, ikasleek eta langile ez dozenteen ordezkari batek osatutako Ingurumen Batzordea aldiro biltzen da ingurumenari dagozkion gaiak jorratzeko. Eskola Agenda 21eko helburuak EFQM kalitate ereduaren arabera kudeatzeko gure proiektuak Kalitaterako Euskal Iraskundeak (Euskalit) antolatutako 2006. urteko Jarduera Onen Topaketan 3. postua lortu zuen. Era berean, 2010-11 ikasturtean Eusko Jaurlaritzek “Eskola Jasangarria” agiria eman digu eta IRAES sarean (iraunkortasuneko eskolak) sartu gaitu. Sare hori gure erkidegoan dauden 700 eskoletatik 40k osatzen dugu.

Jaitsi EA21 proiektuaren aurkezpena PDF formatuan. Jaitsi EA21 proiektua eta kalitate-kudeaketa PDF formatuan. Jaitsi EA21 eta IRAESeko helburuak PDF formatua Ikastolako Baratze Pedagokikoaren bloga