Batxilergo 2. mailako Informazio eta Komunikazio Teknologietako ikasleek parte hartu dute Donostia Innovation Challenge izenburuko berrikuntza-astean. Ekitaldiaren helburua gure hiriko enpresa, ikerketa- eta teknologia-gune eta bestelako erakundeetan garatzen ari den berrikuntza jendeari hurbiltzea da.
Axular Lizeoa Kursaalen egindako ekitaldian parte hartu duten 11 ikastetxeen artean izan da.