Aurten EA21 proiektuaren baitan MUGIKORTASUN JASANGARRIAREKIN lotutako partaidetza fitxak egin dituzte gure ikasleek. Fitxa hauetatik ateratako konklusio, konpromezu eta eskaerak Donostiako udaletxera eramango ditugu maiatzaren 13an. Aldez aurretik, Donostia aldeko beste 31 ikastetxerekin adosteko Cristina Eneako Foroak egin behar ditugu guztien arteko kontsentsua burutzeko.
Pasa den apirilaren 22 eta 29an etapa guztietako ikasleek beren proposamenak aurkezteko parada izan zuten Ainara Olasagasti eta Julen Kortajarena irakasleen gidaritzapean. Honako ikasleek hartu zuten parte:
- LH2tik Maddi Auzmendi eta Aitor Gonzalez
- LH4tik Gorka Lertxundi eta Julen Brialy
- LH6 Nerea Lasterra eta Udane Murgia
- DBHIetik Ander Buj eta Libe Aguiriano
- DBHIItik Jone Barriuso eta Nagore Martin
- Batxilergotik Enrique Estefania eta Julen Agirre
Album honetan ekitaldiko argazki batzuk ikusi ahal izango dituzu.
Eskola Agenda 21 proiektuari buruz gehiago jakiteko sakatu hemen.