Josetxo Sanchez eta Juan Ezeiza irakasleek Innobasquek antolatutako "Espezializazio adimenduna kultura- eta sormen-industrietan" izenburuko topaketan parte hartu zuten.
Bertan gai hauek jorratu ziren: RIS3 eta sormen-industrietako lanen aurrerapena, klusterizazioa eta berrikuntza KSI sektorean (Kultura eta Sormen Industriak), KSI arloko sei berrikuntza-proiekturen aurkezpena eta Guillermo Viglioneren sormenari buruzko hitzaldia.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua den Cristina Uriartek ekitaldia itxi zuen.