Errusiako Kultura Ministeritzak gonbidatuta, Gero Axular Taldearen dantzari bikote bat Groznyra joan da Juan Luis Unzurrunzaga zuzendariarekin.
Nazioarteko “Mahmoud Esambaev” dantza jaialdiaren VIII edizioan Onintza Unzurrunzaga eta Jon Egurretxea lehiatuko dira urriaren 16 eta 17an.
Berariaz sorturiko bi koreografia aurkeztuko dituzte, batean Zuberoako jantziekin eta bestea Bizkaiko Txorierriko XX. mende hasierako janzkeran oinarritua lehiaketarako diseinatutako jantziez apaindurik.
Zorte on dantzariei eta zuzendariari!