Ekainaren 13an Aieteko euskaltzale guztiontzat hitzordu garrantzitsu bat dago. Ahalik eta belarri prest eta aho bizi gehien bildu behar dira Aieten, Euskal Herri mailan abian jarriko den Euskaraldiaren erronkan parte hartzeko. Oraindik ez dakizu zertan datzan? Zatoz ekainaren 13an 18:30ean auzoko kultur etxean izango den bilerara. Bertan, jada abian jarri diren eragile batzuek beraien esperientziak kontatuko dizkigute.
Mesedez, zabaldu mezu hau, ea aietearrak animatzen diren eta beste auzo eta herri batzuetan izaten ari den arrakasta bera lortzen dugun.