Irakurketa-kluba

Kartelaren argazkia

Orona Fundazioak Galtzagorri Elkartearekin elkarlanean KlisKlasik Transmedia Irakurketa Kluba eskaintzen du. Tailer horren helburua 8 eta 12 urte bitarteko neska-mutilen irakurzaletasuna sustatzea da.

Bertan, paperezko liburuez gain, ordenagailuak, smartphoneak eta tabletak ere erabiliko dituzte tresna didaktiko moduan.

Orona Fundazioaren instalazioetan uztailaren 10etik 12ra burutuko da..

Informazio eta inskripzioak