Bagera Elkarteak eta Irakurketa Erraza Euskadi taldeak Basabizitzaren deia liburua modu ludiko, dinamiko eta atseginean elkarrekin irakurtzera gonbidatzen gaituzte.
Otsailaren 5etik martxoaren 11ra (asteazkenero) Koldo Mitxelena liburutegian izango da 19:00etatik 20:00ak arte.
Izena Bagera Elkartean urtarrilaren 20tik otsailaren 4ra arte eman daiteke, Donostiako Hernani kaleko 15 behean edo 943005074 eta 688676289 telefonoetan.
Anima zaitez, merezi du-eta!