9, 10 eta 11 urteko gazteei zuzendutako irakurketa digitalaren klubaren helburuak sormena, autokontrola, autoestimua, enpatia eta gaitasun sozialak bizkortzea eta sendotzea dira.
Saioetan, parte-hartzaileek tableta bana izango dute euren eskura, hainbat ekintza burutu ahal izateko. Askotariko ipuinak eta esperientziak izango dira bidaide.
Modu zabalean landuko da irakurketa (testuala eta ikus-entzunezkoa), istorioek gugan izan dezaketen magia eraberritzeko eta suspertzeko
Fernando Morillo idazleak gidatuko du ostiral hauetan: martxoak 13 eta 27, apirilak 3 eta 24, maiatzak 8 eta 22, 18:30etik 19:30era, Donostiako Liburutegi Nagusiko Haur Sailean, Fermín Calbetón kalea, 25.
Dohainik. Plaza mugatuak. Izena eman behar da e-mail bidez: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. (izen-deiturak, jaiotza-urtea, telefonoa).