Ikastolako Eskola Agenda 21eko batzordeak Hezeguneen Mundu mailako Eguna ospatzeko Cristina Enea Fundazioak, Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Haritzalde Naturzale Elkarteak antolatutako txango hauen berri ematen digu:
Urtarrilak 28, larunbata (11:00). Mendizorrotzeko Hezeguneak: Igeltxoaren Bizilekuak.
Hegoaldeko zuhaitz-igela edo Igeldoko igela, izar mediatikoa izanik itzal handia sortu du eta bere gerizpean animalia eta landare espezie ugari babesten ari dira. Putzuak, tamaina txikiko hezegune izanik ere, biodibertsitate gordailu aberatsak dira. Ibilaldi baten bidez, horien handitasuna ezagutuko dugu, Xabier Rubio eta Ion Garin Barrio herpetologoen eskutik.
Tokia: Mendizorrotzeko Hezeguneak. Dohainik. Izena eman behar da: (943453526 / E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.). Irteera Igeldoko kanpineko geltokitik izango da. Informazio gehiagorako klikatu hemen
Otsailak 4. larunbata. "Uliako putzuak, urezko altxorrak". Uliako Interpretazio Zentroa.
Animalia talde mehatxatuenen artean daude anfibioak eta honen arrazoi nagusietako bat beraientzat ezinbestekoak diren hezeguneen suntsiketa izan da. Aurten, hezeguneen eguna ospatzeko gure ingurua animalia hauentzat egokituko dugu familia giroan Aranzadi Zientzia Elkarteko eta Haritzaldeko kideen laguntzaz eta txikienekin tailertxo bat burutuko dugu.
Anima zaitezte!