Overclock Axular Taldeko kideak Cristina Enea Fundazioak duen egoitzean izan dira beren proiektuaren berri emateko Donostiako zenbait teknikari eta zuzendariri. Konkretuki, José María Hernández, Cristina Enea Fundazioko zuzendaria; Uxua Arana, hezkuntza teknikaria; Manu González Baragaña, Jasangarritasunaren Behatokiko zuzendaria; eta Josu Benaito, Donostiako Udalaren Ingurumen zuzendaria entzule izan zituzten. FLL txapelketan proiektu zientifikoaren inguruan aurkeztuko dena azaldu ondoren, haien aholku eta iritziak jaso zituzten. Halaber, robotaren bideoa erakutsi zieten, alor teknikoa ere bultzatzeko.
Bihoakie hemendik Donostiako Udala eta Cristina Enea Fundazioari gure esker ona, ikasleak hain adeitsu jaso eta erakutsi duten inplikazioarengatik, baita ikastolako irakaslea eta Eskola Agenda 21eko arduraduna den Xabier Insaustiri ere.
Urtarrilaren 29an First Lego League Euskadiko txapelketa izango denez, saio honetan jasotako aholkuak eta esperientzia primeran etorriko zaizkie Overclock Axular Taldeko kideei. Animo eta eutsi goiari!
Overclock Axular Taldeaz gehiago jakiteko, bisitatu bere bloga