Azken hiruhilekoan Batxilergoko 2. mailako 25 ikaslek Koldo Mitxelena liburutegian egin diren debateetan parte hartu dute eta beren iritziak kontutan hartuko dira hurrengo urteotan liburutegian egingo diren birmoldaketa-lanak egiteko unean.
KMko zuzendari eta koordinatzaile kulturalak gure ikasleak zoriondu ditu beren ekarpen eta espiritu kritiko eraikitzailearengatik. Ikasleek maiatzaren 16an Performance eta Feedback batean parte hartuko dute.