Cansat Axular Taldea Zaragozan

Cansat taldeko kideak Zaragozan

Cansat Axular Taldea Zaragozan dago Europako Agentzia Espazialak (ESA) antolatzen duen satelite txikien Espainiako finalean parte hartzen.

Helburua freskagarri-lata baten tamaina daukan satelitea prestatzea. Satelitetxo hori (cansat) kohete baten bidez altuera jakin batera eramaten da. Erortzerakoan hainbat aldagai neurtu eta transmititu beharko ditu, baita kalte handirik gabe lurrera iritsi ere.

Cansat Axular Taldeak iaz Estatuko finala irabazi zuenez, aurten ezingo luke berriro egin, txapelketa honetako araudiak hala ezartzen baitu. Hala ere, esperientzia bizitzea eta beren prototipoa Estatuko taldekoenekin neurtzea berez sarigarria izango da iaz Azore irletan ospatu zen Europako finalean hirugarren postua lortu zuen eta Mikel Egurenek zuzentzen duen Bigarren Hezkuntzako ikasle-talde honentzat.

Cansat proiektuaz gehiago jakiteko, klikatu hemen.