Xabier Insausti eta Juan Ezeiza irakasleek Cristina Enea Fundazioak gonbidatutako Malagako Udaleko OMAUko (Observatorio Medioambiental Urbano) bi partaideri Eskola Agenda 21 proiektua erakutsi diete. Era horretan, bisitariok Agenda 21 eta EFQM kalitate proiektuen uztarketa ezagutu ahal izan dute, baita gure komunitateak betetzen duen ingurumen-lana ere. Saioa ikastolako instalazioen bisitarekin amaitu zen.
- Esteka honetan OMAUko webgunea ikus dezakezu.
- Hauxe duzu Cristina Enea Fundazioaren webgunea.
- Ikastolako Eskola Agenda 21 proiektuaz informazio gehiagorako sakatu hemen.