Argizaiola ikuskizunaren estreinaldia

Gure ikastolako Gero Axular Dantza taldeak ikuskizun berria estreinatuko du martxoaren 16an, larunbata, Lasarteko Manuel Lekuona antzokian, 19:00etan.

"Argizaiola" izena du Gero Dantza taldeak sortu duen bosgarren ikuskizunak. Dagoeneko bost dira 2004. urteaz geroztik, Juan Luis Unzurrunzagaren gidaritzapean sortutakoak.

Azken ikuskizun honetan 60 pertsonak parte hartuko dute ikasle-dantzari, musikari eta alboan izango dituzten guraso laguntzaileak.

"Argizaiola" 100 minutuko ikuskizuna da, XIX. eta XX. mende artean kokatzen dena, Euskal Herrian, gerra eta istilu zibilak tartean direla. Familia giroan ikusi, entzun eta gozatzekoa da.

Sarrerak salgai daude, kutxanet-en salgai, eta bertan ere izango dira martxoaren 16an.

Guztiok gonbidatuta zaudete!

Gero Axular Dantza taldea

"Argizaiola" ikuskizunaren eskuko programa

Gero Axular Taldeko webgunea