Axular Euskaliten Hezkuntzan Kudeaketa Aurreratua taldeko kide berria

Hezkuntzan Kalitate Aurreratua

Axular Lizeoa, Euskal Herriko beste 17 ikastetxerekin batera, EUSKALITek, Kalitaterako Sustapenerako Euskal Iraskundeak, bultzatzen duen HEZKUNTZAN KUDEAKETA AURRERATUA taldeko kide berria da.

Kudeaketa aurreratuaren kulturaren ildotik, ikastolako Berrikuntza Taldea osatzen duten kideek talde iraunkor honetan parte hartuko dute hezkuntza munduan aurrera eramaten diren jardunbide egokiak ezagutu eta partekatzearren.

EUSKALITeko HKA taldearen lanean lagunduko dugu gure ikastolaren etengabeko hobekuntza bultzatu nahian.

Ikastolako kalitate-kudeaketaren ereduaz gehiago jakin nahi baduzu, klikatu hemen.