Hezkuntza

Guraso eta irakasleen lankidetza estuaz, Euskal Herriko kulturaren barnean, balore demokratikoak dituzten eta gizartearen erronkei aurre egiteko prest egongo diren pertsona eleanitzak hezten ditugu.

Informazio gehiagorako gurekin harremanetan jarri

Kalitatezko kudeaketa

Axular Lizeoan 1996 urteaz geroztik EFQM (European Foundation for Qualility Management) ereduaren araberako kalitate kudeaketan lanean ari gara.

  • Horren ondorioz, Euskalit erakundeak Bikaintasun eta Kalitatearekiko Konpromisoaren Agiria eman zion Ikastolari.
  • 2004. urtean Ikastolaren kalitate txostena aurkeztu genuen. Memoria Zilarrezko Q izeneko agiriaz saritu zuten Euskaliteko ebaluatzaileek.
  • 2004. urtean Hezkuntza eta Zientzia Ministeritzak Kalitatearen Ohorezko Aipamena eman zigun.
  • 2005ean Euskalitek antolatutako Kudeaketa Jardunbide Egokien II. Topaketan web atariari buruzko ponentzia aurkeztu genuen. Topaketa horietan 400 Klubeko enpresen artean, hau da, zilarrezko edo urrezko Qa duten enpresen artean, hamar praktika on aukeratzen dira. Ponentziak aurkeztu ondoren, gureak 2005 urteko praktika onenaren saria merezi izan zuen.
  • Era berean 2006. urteko Jardunbide Egokien III. Topaketan AGENDA 21: Gure ikastolako ingurumen kudeaketari buruzko ponentziak hirugarren postua merezi izan zuen.
  • 2007an berriro lehenengo saria lortu genuen Kudeaketa Jardunbide Egokien IV. Topaketan Software askearen erabilpena pertsonen formazio eta baliabideen kudeaketarako: eskola birtual irekia ponentziaz (albistea ikusi).
  • 2008. urtean Ikastolaren kalitate txostena aurkeztu genuen. Memoria Urrezko Q izeneko agiriaz saritu zuten Euskaliteko ebaluatzaileek.
  • 2012. urtean gure kalitate-sistema informatikoki kudeatzeko Smile plataforma martxan jarri genuen.
  • 2017. urtean hirugarrengo aldiz saria lortu genuen Euskaliten Kudeaketa Jardunbide Egokien XIV. Topaketan, kasu honetan Sargoi sare sozial hezitzaileaz gure aurkezpenak publikoaren saria jaso zuen.

EFQM ereduaren araberako kalitate kudeaketaz informazio gehiago nahi izanez gero hemen klikatu 2013ko gure prozesu-mapa ikusteko, sakatu hemen