Erresuma Batuko T4 Education nazioarteko fundazio ospetsuak hainbat hilabetez ebaluatu ondoren, gure ikastola munduko 10 ikastetxe onenen artean hautatua izan da, WORLD´S BEST SCHOOL PRIZES sarietan, gure hezkuntza eta ingurumen-proiektuarengatik.
Espaloi jasangarria, baratze pedagogikoa, lorazain bertikalak, banku birziklatuak, ekonomia zirkularreko eta solidaritateko hainbat proiektu eta mundu jasangarriago baten alde lan egiten duten erakundeekin egindako lankidetzak ingurumen-hezkuntzan eta kontzientziazioan dugun konpromisoa eta ahalegina erakutsi dute.
Gaur goizean ikastolan egindako ekitaldian, gure ikasle eta irakasleek zuzenean jarraitu dute lehiaketa. Ekitaldian Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako agintariek ere parte hartu dute, baita jasangarritasunerako bidean funtsezkoak izan diren hainbat kolaboratzailek ere.
Esteka honetan , izendapena jakinarazi zaigun bideoa ikus dezakezu.
Hemendik aurrera, fase berri bati ekingo zaio. Alde batetik, nazioarteko erakundeak ebaluazio-prozesuarekin jarraitzen du, eta zentrorik onena diru-kopuru batekin sarituko du. Gure kasuan, sari horrekin ikastolako txikienentzat birziklatutako materialekin sortutako parke bat egingo genuke.
Bestalde eta aldi berean, jendeak bozkatzeko aukera izango du. Bozka gehien jasotzen dituen zentroak Community Choice sari berezia jasoko du.
Eman zure bozkahemen.
Zorionak guztioi!!!