World’s Best School Prizes- Zure bozka behar dugu!

World’s Best School Prizes- Zure bozka behar dugu!

Aurreko astean, Axular Lizeoa munduko 10 ikastetxe onenen artean dagoela jakin genuen gure ikastolan ospatu genuen emanaldian.

Erresuma Batuko T4 Education nazioarteko fundazio ospetsuak hainbat hilabetez ebaluatu ondoren, gure hezkuntza- eta ingurumen-proiektuarengatik aintzatetsia izan da, WORLD´S BEST SCHOOL PRIZES sarietan.

Orain fase berri batean gaude. Alde batetik, nazioarteko erakundeak ebaluazio-prozesuarekin jarraitzen du, eta zentrorik onena diru-kopuru batekin sarituko du. Bestalde, jendearen bozka eskatzeko epea zabalik dago.

Esteka honetan zure bozka eman dezakezu.

Beste honetan Axular News-eko gure ikasleek joan de asteko ekitaldiari buruz egin duten bideoa ikus dezakezu.