Axular Lizeoa UEUren Udako Ikastaroetan

Axular Lizeoa UEUren Udako Ikastaroetan

Ikastolako irakaslea den Juan Ezeizak Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) antolatutako 53. Udako Ikastaroetan parte hartu du. Iruñean ospatutako "Filosofo Euskaldunen II. Bilkura: filosofia hormarik gabe" jardunaldian "Adimen artifizialaren zenbait arazo etiko" ponentzia aurkeztu zuen ekainaren 27an, eta uztailaren 3an Eibarren UEUk, HezkuntzArteak eta Agora Filosofia Elkarteak antolatutako "Berrikuntza pedagogikoari buruzko hausnarketa kritikoa" ikastaroko "Digitalizazioa aztergai" mahai-inguruan parte hartu zuen Hezkuntzan Librezale taldeko ordezkari gisa Altxa Buruako Telmo Lazkano, Izarkomeko Urtzi Ugalde eta Garazi Pascual moderatzailearekin batera.