Ez dakigu PROI bat bukatzeko modu hoberik badagoen... baina oraingoan, benetan zirraragarria izan da!
Duela hilabete batzuk, Axular Lizeoa osatzen dugun guztiok DBHko 3. mailako ikasleek antolatutako kanpaina solidario batean parte hartu genuen, Juneren Hegoak irabazi asmorik gabeko elkarteari laguntzeko helburuarekin.
Ikastolako komunitate osoaren —eta bereziki gurasoen— ekarpenari esker, lorpen ikusgarri bat lortu dugu: Biocruces Bizkaia Institutuko "onkologia pediatrikoa" taldeko kide den Ricardo López Almaraz doktoreak haurren minbiziaren kontrako ikerketan aurrera jarraitu ahal izango du urte batez.
Ekimen honek, June Sánchez Tolaretxipi V. Bekaren bidez, haurren osasunaren aldeko borrokan benetako itxaropena ekartzen du, eta gure ikasleen proiektuak eragin erreala izan dezakeela erakusten du. Gure ikasleen lanak, konpromisoak eta gurasoen parte-hartzeak emaitza ikusgarriak izan dituzte.
Esteka honetan albistea irakur dezakezu.
Zorionak denoi! Eta eskerrik asko bihotzez.