Axular Lizeoan gure jantoki zerbitzuko esperientzia hobetzea nahi dugu. Horretarako datozen egunetan Ausolanek eta Mondragon Unibertsitateak garatutako Borbor Metodoa martxan jarriko dugu.
Borbor metodoaren fase desberdinetan, batetik, zuen behar eta iritzien gainean hausnartuko dugu eta, bestetik, ikastolaren ezaugarriak aztertuko ditugu zerbitzua zuen ezaugarrietara egokitzeko. Helburua, jantokiko zerbitzua gure ikastolara egitea da, eta horretarako gaur egun ikastolako sistema osatzen duzuen pertsonen-profilen beharrak eta itxaropenak ezagutuko ditugu.
Lan prozesu hori garatzeko, borbor metodoaren bigarren fasean (Hausnarketa eta Lankidetza), parte hartze tailerrak (saio dinamikoak), zerbitzuko behaketak, familiako kideei (haien semea edo alaba ohiko bazkaltiarra badira) online galdetegiak eta bestelako ekintza ikertzaile batzuk egingo ditugu.
Parte hartze tailerrak ikastolako jantokiko zerbitzua osatzen duzuen pertsona-profil bakoitzera diseinatuak daude (haur bazkaltiarrak, gazteak, familiak, hezitzaileak, sukaldariak, irakasleak etab.), izan ere, profil bakoitzaren beharrak eta itxaropenak jakin nahi ditugu.
Dinamika, behaketa eta galdetegi horiek otsailean eta martxoan egingo ditugu. Aurrerago informazio zehatza bidaliko zaizue.
Esteka honetan Borbor metodoaren bideoa ikus dezakezu.
Eskerrik asko parte hartzeagatik
Axular Lizeoa eta Borbor-taldea