Ingurumen batzordean aurtengo argazki lehiaketan parte hartzera animatzen zaituztegu!
Aurtengo gaia den Elikadura Jasangarria oinarritzat hartuta, III. ARGAZKI LEHIAKETA egitea proposatzen dugu. Lehiaketa
honen bidez, gaiaren inguruko hainbat aspektu lan daitezke.
Lehiaketan bi maila desberdinduko dira: LH batetik eta DBH-Batxilergoa bestetik.
Maila bakoitzean aspektu bat aurkeztea proposatzen dugu:
• LH mailan, gaia elikagai edo elikadurarekin erlazioa duen azoka, paisaia... izango da.
• Bigarren Hezkuntzan, elikagaia bera izango da gaia,sukaldatua edo sukaldatu gabea.
Gela bakoitzeko tutoreak partaidetza kudeatuko du argazkiak era digitalean jasoz. Ikastetxe bakoitzak, aldez aurretik aukeraketa bat egin beharko du, lehiaketarako maila bakoitzetik gehienez 10 proposamen aurkeztuz.
Ikastetxe bakoitzak aukeratutako argazkiak Artelatzera modu digitalean bidaliko ditu apirilaren 10a baino lehenago eta ondoren, eskolen arteko forora fisikoki eramango ditu. Ikasleen arteko foroa izango da epaile papera egingo duena argazki
hoberenak aukeratuz. Argazki irabazlearen egilearen gela izango da saritua.
Anima zaitezte!