Ekainaren 2an Ikastolaren Jaia

Ekainaren 2an, larunbata, Ikastolaren Jaia ospatuko dugu ohiko ekintzekin: euskal dantza, gimnasia erritmiko, xake, antzerki, mahaiko tenis, pala eta mus txapelketak... Bazkari herrikoia ere egongo da, gurasoentzat 15 eurotan eta ikasleentzat 8 eurotan.

Bazkaltzeko edota laguntzeko apuntatu nahi baduzu, egin dezakezu dokumentu hau inprimatuz, betez eta Idazkaritzan maiatzaren 25a baino lehen entregatuz.

Anima zaitez!