Aste Santuko oporren aurretik iragartzen genuen aldaketa gertatu da. Software askeaz sortutako Axular.net berria ikusten ari zara.
Bere diseinua modernoagoa izan dadin, informazio osoa klik gutxiagorekin esku dezazun eta nabigazio-esperientzia hobeago izateko lanean aritu gara.
Lehenengo asteotan ikutu txikiak beharrezkoak izango direlakoan gaude.
Bestalde, hau icebergaren punta baino ez da. Datozen hilabeteotan aldaketa gehiagoz jakinaraziko dizuegu. Batzuk berehala ikusiko dituzue, harpideei maiatzean iritsiko zaien buletin elektroniko berritua bezalaxe. Besteak, datorren ikasturtearen hasieran inauguratuko dira, Ikasgela Birtuala eta Portfolio berrituak edo familientzat prestatzen ari garen eremu pribatu berria.
Berrikuntza horiek guztiak ikastolako hezkuntza-komunitate osoarentzat, hots, familia, ikasle eta irakasleentzat, onuragarriak izango direla ziur gaude. Zuen gustukoak izatea espero dugu.
Axular Lizeoaren Teknologia Berrien Taldea