Martxoaren 8an, gure ikastolak bat egin zuen Emakumearen Nazioarteko Egunarekin, genero berdintasunak eta emakumeen ahalduntzeak bizitzako arlo guztietan duten garrantzia gogorarazten digun egunarekin. Egun osoan zehar, hainbat jarduera egin genituen ikasleak eta irakaslegoa inplikatuz, emakumeen eskubideekiko hausnarketa eta errespetua sustatuz.
Lehen Hezkuntzako 3. zikloko ikasleen artean argazki-lehiaketa bat antolatu genuen eta partehartzaile bakoitzak berdintasuna zer den argazkiaren bidez adierazi zuen. Azkenik, etapa horretako hainbat irakaslek osatutako epaimahaiak lehiaketaren irabazleak aukeratu zituen.
Jarrai dezagun elkarrekin berdintasunaren alde lan egiten, martxoaren 8an baita urteko egun guztietan ere.