Irutxuloko Hitzak 20 urte bete ditu. Zorionak!

Irutxuloko Hitzak 20 urte bete ditu. Zorionak!

Irutxuloko Hitza -k hogei urte bete dituela eta, Donostiako euskarazko komunikabideak ekitaldi berezi eta jendetsu bat egin zuen astelehen arratsaldean, San Telmo museoan. 

Ekitaldian, hainbat ordezkari politiko izan ziren. Donostiako alkate Eneko Goiak ere hitza hartu zuen: «Donostia euskararen hiria bada, zuena bezalako hedabideei esker ere bada». Irutxuloko Hitza donostiar askorentzat informatzeko «tresna garrantzitsua» da. «Eskatu nahi dizuet horrela jarraitzeko, Donostiari buruzko albisteak lantzen, irudiak zabaltzen, eta gure istorioak euskaraz kontatzen», adierazi zien alkateak.

Ekitaldiaren azkeneko partean, Donostiaren hogei urteotako bilakaera aztertu zuten Aizpea Goenaga antzerkigile eta aktoreak, Beñat Gaztelumendi bertsolariak eta Sua Enparantza aktore eta dantzariak; Inaxio Esnaola kazetariak gidatu zuen solasaldia.

Axular Lizeoko zuzendaria Julen Otegi eta LHko koordinatzailea Itziar Redondo ospakizunean izan ziren Axular Lizeoa osatzen dugun kideon ordezkari gisa.

Esteka honetan 20. urteurrena ospatzeko sortutako bideoa ikus dezakezu.

Zorionak Irutxuloko Hitza eta beste 20 urte gutxienez bete ditzazuela!