Errigora kanpaina

Irudian Errigorako saski bat

Euskarari puzka 5 urte joan dira Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpaina lehenengoz egin zenetik. AEK, Ikastolen Elkartea, Sortzen, Zazpiak Bat eta Errigora batuta. Euskara, elikadura-burujabetza, auzolana eta Nafarroa hegoaldea lotuta. Ideia sinplea zen: Nafarroa hegoaldeko baratzaren uztarekin saskiak osatu eta jasotako diruaren %25 zonalde zigortu honetan euskara hauspotzeko erabili. 2013an 8.000 saski baino gehiago eskatu ziren eta azken bi urteetan 14.000 banatzera iritsi gara.

Aurten ere kanpainan Nafarroako produktuz betetako saski bat (edo batzuk) erosten parte hartu nahi baduzu, informazioa txosten honetan eta eskuorri honetan aurkituko duzu.

Anima zaitez!