Gure zuzendaria Euskaliten jardunaldian

Argazkian Aitor Uriondo bere hitzaldian

Aitor Uriondo, ikastolako gure zuzendaria, Bilboko EHUko Bizkaia aretoan Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astearen barruan Euskalitek antolatutako jardunaldian parte hartu du.

Bertan "Elkarlanaren bitartez ikasten" izenburua duen hitzaldia eraman du aurrera hezkuntza-munduko arduradun eta adituentzat.

Programan Begoñazpi eta Lauaxeta ikastoletako eta San Felix eta Durangoko Jesuitak ikastetxeetako ordezkarien hitzaldiak ere izan dira.