7 urte joan dira Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpaina lehenengoz egin zenetik. AEK, Ikastolen Elkartea, Sortzen, Zazpiak Bat eta Errigora batuta. Euskara, elikadura-burujabetza, auzolana eta Nafarroa hegoaldea lotuta. Ideia sinplea zen: Nafarroa hegoaldeko baratzaren uztarekin saskiak osatu eta jasotako diruaren %25 zonalde zigortu honetan euskara hauspotzeko erabili.
Hiru aukera daude:
- SASKI BELTZA- Betikoa- 55€: Orburuak, pikillo mermelada, pikillo piperrak. zainzuri zuriak, teilak, tomate frijitua, mertxika almibarretan, oliba-olio birjina estra, kardua, mahats-zukua, botila ardoa, piper-mamia + Korrikaren katilua.
- SASKI BERDEA- Ekologikoa- 65€: Txitxirioak, ardo-ozpina, oliba-olio birjina estra, barazki-menestra, pasta, orburuak, pikillo piperrak, arroza, zainzuri zuriak, botila ardoa, udare-zukua + Seaskako egutegia.
- SASKI ZURIA- Berezia- 75€: Orburuak, pikillo piperrak, zainzuri zuriak, botila kriantza, txokolatezko zigarretak, patxaran-pastak, patxarana, oliba-olio birjina estra, ardozu zuri apartsua, arbendol-polboroiak + D ereduaren hazia.
Eskaera e-mailez (E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.) edo telefonoz (943 316 066) egin daiteke azaroaren 12ra arte.
Anima zaitez, merezi du-eta!