Eskerrik asko gure proiektuetan laguntzeagatik!

Eskerrik asko gure proiektuetan laguntzeagatik!

Duela gutxi Overclock Axular Taldearen azken sariaz eta Estatuko First Lego League txapelketarako sailkapen arrakastatsuaz informatu genuen. Ikastolan aurrera daramatzagun proiektuak, Overclock Axular barne, ezinezkoak izango lirateke enpresa, gizarte-erakunde eta hainbat pertsonaren partaidetzarik gabe. Horien guztien ekarpenei esker, proiektuok errealitate bihurtzeko materialak eskuratu, bidaiak finantzatu eta nahitaezkoak diren jarduerak burutu ditzakegu.

Aurrez ditugun enpresa, erakunde eta laguntzaileei MSI grupo (@msi_grupo) gehitu berri zaie. Eskerrik asko gure gazteengan konfiantza izateagatik eta beren etorkizunerako inbertitzeagatik. Zuen ekarpenak formakuntza hobetzen, bokazioak sustatzen eta esperientzia aberasgarriak biziarazten lagunduko die.

Gure proiektuak zure laguntzaz ere sostengatu nahi badituzu, hemen esaten dizugu nola egin dezakezun.

Esteka honen bidez, Axular Lizeoaren proiektu guztiak ezagutzera gonbidatzen zaitugu.