Larrialdi-simulazioa

Larrialdi-simulazioa

Ikastolako arriskuen prebentzio-planak ezartzen duenez, urtero larrialdi-simulazioa eginez, ikastolaren hustuketa aurrera eramaten dugu.

Aurreikusitakoaren arabera, ikasle, langile eta unean ikastolan zeuden pertsona guztiak ikastolatik irten eta kanpoko hesitik aurrerako espaloietan eta Hiru Damatxo plazan bildu dira.

Datozen egunotan prebentzio-taldeak emaitzak ebaluatuko ditu eta, beharrezkoa balitz, doikuntzak proposatuko ditu.