Hobekuntza jarraia eta bikaintasunaren filosofia barruan, ikastolaz eta bertan egiten dugun lanari buruz duzuen iritzia ezagutu nahi genuke.
Hori dela-eta, familia guztioi galdeketa erantzuteko eskatzea Ikastolaren kalitate programaren baitan aurrikusita dago (EFQM eredua). Inkestaren bidez, bezero zaren horretan eskaintzen zaizun zerbitzuak noraino betetzen zaituen jakin nahi dugu. Informazio honekin Ikastolaren alor emankorrak sustatu nahi ditugu eta ahulenak hobetu. Galdeketa familiaren erabiltzaile-izen eta pasahitzaz helbide honetan 2016ko otsailaren 25erako betetzea eskertuko genizueke. Inkesta anonimoa da.
Azkenik, ikerlaak sor ditzan ondorioen berri idatziz emateko konpromisoa hartzen dugu.
Eskainitako laguntza eta interesa zinez eskertzen dizkizuegu.
Zuzendaritza/Kalitate Taldea