Gure Kooperatibaren Baltzuaren estatutuen 24 artikuluan ezarritakoaren arabera, Artezkaritza Kontseiluak Axular Lizeoa, Koop. Elk.aren Ohiko Batzar Nagusira dei egiten du. Batzarra 2016ko otsailaren 23an egingo da, arratsaldeko 7:00retan lehen deialdian, eta, hala balegokio, 7:30tan bigarren deialdian, erakundeak Donostia herriko Arostegi kalean, 10zk.an dituen lokaletan. Hona hemen
GAI‑ZERRENDA
- Azken Asanbladako aktaren irakurketa eta onarpena horrela badagokio.
- 2015eko Oroitidazkia, Balantze-Egoera eta Galera-Irabazien Kontuen aurkezpena, onestea eta emaitzen aplikazioa hala badagokio.
- Presidente eta Idazkaria ahalmendu Erregistroan tramiteak egin ditzaten.
- Galdera-erantzunak.
Donostian, 2016ko otsailaren 9an
Axular Lizeoa, Koop. Elk.aren Artezkaritza Kontseiluko Presidentea
Mikel Eguren Etxabeguren Jauna
Oharra: Onesteko aurkezten diren dokumentuak aztertzeko eskubidea dute bazkideak, Kooperatibaren egoitzan.