Gurasoentzako euskara ikastaroa

Lehengo ikasturteko esperientzia eta gero, ikastolan bertan gurasoentzat antolatuko dugun euskara ikastarora gonbidatzen zaituztegu.

Ikastaro honen helburua guraso erdaldunak euskarara hurbiltzea, eta guraso euskaldunei hizkuntza gaitasuna hobetzeko aukera ematea da.

  • Iraupena: 60 ordu (urria-maiatza)
  • Erritmoa: 3 ordu astean
  • Tokia: Ikastolan bertan
  • Matrikularen prezioa: 60 €
  • Ordutegia: Taldea osatzeko ondorengo aukerak proposatzen ditugu:
Aukera Egunak Ordutegia
A Astelehen eta asteazkena
15:15-16:45
B 17:00-18:30
C 18:30-20:00
D Astearte eta osteguna
15:15-16:45
E 17:00-18:30
F 18:30-20:00

Interesatuok beheko dokumentua inprimatu, bete eta idazkaritzan entregatu behar duzu irailaren 17a baino lehen.

Harrera-orria