Joko hezitzaileen jardunaldiak

Elkar liburu-dendetan heziketarekin konprometituak gaude. Horregatik, orain arte sektoreko profesionalei soilik zuzendua zegoen trebakuntza ludiko, doako eta dibertigarria jasotzera gonbidatu nahi zaitugu. Haba eta Djeco etxeetako hezitzaileek joko hauekin nola jolastu erakutsiko dizute, zuk gero etxean edo eskolan egin dezazun.

Elkarlanean aritzen, plangintzak egiten, estrategiak garatzen, arazoak konpontzen, genero berdintasuna errespetatzen… erakutsiko diguten jokoak dira, Europako hainbat herritan arrakasta izan ondoren orain elkar-en aurki ditzakezunak.

Aisialdirako aukera ederra eskaini nahi dizugu, dibertigarria izateaz gain haur eta helduen trebetasun sozial eta intelektualak lantzen laguntzen duena.

OHARRAK:

- Haba eta Djeco-ren tailer hauek helduei zuzenduak daude, haurrik gabe etortzea eskatzen da.

- 3 eta 12 urte arteko haur eta gazteei zuzendutako joko sorta zabal bat landuko da.

- Tailerraren dimanikan, taldeka jolastuko da joko ezberdinetara hezitzaile profesionalak gidatuta. Hark azalduko dizkigu joko bakoitzaren ezaugarri hezitzaile eta ludikoak.

 

29 urria

asteartea

DJECO
JOKO HEZITZAILEEN TAILERRA


Djeco joko-etxe frantsesa da, aparteko jolasen katalogo zabala duena eta sektorean mende erdi baino gehiagoko esperientzia zabala duena. Diseinu oso zaindua eta kalitate bikaina dute bere erreferentzia guztiek. Bere sortzaile taldeak jolas eta joko berdingabeak sortzen ditu urte batetik bestera.

Bere jolas eta jokoek sari ugari jaso dituzte eta munduko hainbat herrialdeetara bidaiatzen dute adin guztietako haur eta gaztetxoen irudimena esnatuz.

Jèssica Poch Djeco etxeko hezitzailea, lehen hezkuntzako irakasle eta psikopedagogoa ere dena, Donostiara datorkigu tailer haugidatzera. Bertan, 3 eta 12 urte arteko haur eta gazteentzako jokoak landuko dira. Ziur gaude hasiera batean behintzat haurrentzako sortuak izan diren joko hauek guraso eta irakasleen irudimena eta trebetasuna esnatuko dutela.



09 azaroa

larunbata

ZOOB
SORMEN LEHIAKETA
JOKO HEZITZAILEEN TAILERRA


Zoob eraikuntza jolas bat da, bere aurrekariek eskaintzen zituzten aukerak hobetzen dituena: Zoob-ekin nahi adina irudi, pieza eta eraikuntza sor ditzakezu eta gainera, bere artikulazio guztiei mugimendua eman diezaiekezu!

Lau elkar aretotan aldi berean egingo dugun lehiaketa honetan parte hartzera animatu nahi zaitugu. 6 eta 12 urte artean badituzu, irudimen handia baduzu eta gainera trebea bazara, dudarik gabe lehiaketa honetan parte hartu behar duzu!

20 minutu utziko dizkizugu materiala probatu eta ezagutzeko eta gero, zuen irudimena martxan jartzea besterik ez duzu! Sortzen dituzuen objektuak web orrira igoko ditugu eta bozkatuenak bere saria izango du! Eta hau nahikoa ez balitz, beste sari bat ere zozketatuko dugu elkar areto bakoitzeko parte hartzaileen artean.

Doako lehiaketa honetan parte hartu eta arratsalde dibertigarri bat pasa nahi baduzu, idatziguzu E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.. Jar ezazu mezuaren gaian "Zoob lehiaketa" eta esaiguzu zein hiritan parte hartu nahi duzun.
Mercuriok babestutako lehiaketa.